Azken ariketa hau Gaisteizeko alde zaharreko Santa Maria
kalea eta Eskola Kaleek hartzen duten espazioan kokatzen da. Kota altuan
aurkitzen da gune hau eta bai kotxez eta baita oinez ere irisgarria da,
oinezkoentzat, eskailera mekanikoek igoera erraztu egiten dutelarik.
Espazio nahiko aberatsa da bertan elkartzen diren giro
ezberdinengatik:
Nahasketa hau gutxi balitz, oraingo ariketa honetan beste
hainbat ekintza integratu behar ditugu lehen aipaturiko gunean (aktibitate
anitzetarako espazioa, liburutegia eta mediateka, zinema gelak, auditorium,
ikastaroak emateko lokalak, igerilekua, gim eta spa, gune komertzialak…).
Programa hau gunearekin integratzeko orain Gasteizeko alde
zaharrean ematen diren ekintzen kokapena kontuan hartuko da, ekintza berriak
bai haien artean eta baita dauden ekintzekin ahalik eta modurik egokienean
harremanetan ipintzeko. Ekintza bakoitzak orubean kokapen logikoa izanen du,
bai ekintza bere baitan zentzua izateko eta baita beste ekintzekin harremanak
suspertzeko.
Gabeziak aztertzen:
Emandako orube honek Gasteizen emandaten diren gabeziei
erantzuna emango die. Horretarako, hiri honetan ematen diren ekintzak aztertuko
dira, gabezia non dagoen bilatuz eta, azkenik, gabezi hori orubera eramanez eta
amoldatuz.
Orubean Gasteiz hiriaren errepresentazio txiki bat sortuko
da, beraz, non hirian emandako gabeziek espazioa egituratuko duten, herritarren
mesedetan.
Aisialdia
Spa
Gimnasioa
Igerilekuak
Hezkuntza
Oina zehazten:
Gabezien ardatzak orubera eraman dira eta inguruan kokatzen
diren ekintzen arabera orubera moldatu dira, gabeziek, aldi berean, alde
zaharreko ekintzekin lotura bermatuz.
Eskema hau ikusiz, Herbehereetan dagoen eraikin baten forma
etorri zait burura:
Eraikin honen forma oso ongi amoldatzen da orubean
planteaturiko eskemarekin: ingurunea itxia, barne espazio publiko dinamikoa
(herritarren fluxua sorturikoa)…
Ebaketa zehazten:
Orubea Gasteizeko Alde Zaharraren muinoan kokatzen da,
kotarik altuenean. Hortaz, Alde Zaharra honantz begiratuko du, barrurantz, kale
guztiak honantz igotzen direlarik. Hori dela eta, puntu honen kokapena nahiko
garrantzitsua da. Hiriaren elkartze puntu bat izango da, hirian aurkitzen ez dituzten
ekintzen bila.
Alde Zaharraren forma ikusita, eraikinak malda forma izatea
iruditzen zait, Alde Zaharraren omenez. Hala ere, aldapa hau ez da nolanahi
kokatuko, hau da, hegoalderantz kokatuko da malda hau, ahalik eta argiztapen
naturalik gehiena aprobetxatzeko.
Gasteizeko Alde Zaharra
La Defense:
Proiektua
Proiektua garatzen:
KOKAPEN OINA
(E: 1/2.000)
ESTALKI OINA
(E: 1/400)
Estalkia
zinkezkoa eginen da, eta zutabetik zutabera doazen zertxetan apoiatuko da.
Hegoaldetik
iparraldera franja jarrai batzuk planteatuko dira, eraikin osoan zehar,
zeinetatik eguzkitzapen naturala sartuko den eraikin barrura.
Barne espazio publikoa:
Zorua behe
oina guztian zehar bera izango da, hezkuntza guneko behe solairuaren eta
erakusketa eremuko harrera gunearen zoruaren trataera, barne
espazio-publikoaren zoruak daukan trataera bera hartzen du.
Jarraitasun
bat planteatuko da eta hezkuntza guenak eta erakusketa eremuak dituzten
beirateek jarraitasun hau indartuko dute.
Ura
elementu garrantzitsua da espazio publikoan. Herritarraren ibilbidea bideratzen du ekialdetik
mendebaldera, eta alderantziz. Iparraldean ur ibilbide honek igerilekuarekin
bat egiten du.
Igerilekuari
paralelo kokaturiko zuhaitzak (Txopoak) altuak eta estuak izanen dira,
igerilekuari babesa emanez, baina herritarrei bista kendu gabe. Hego-ekialdean,
aldiz, zuhaitz handiagoak kokatuko dira (Sauce Lloron).
Kotxeen sarrera
eta irteera mendebaldetik soilik planteatzen da, ekialdetik ez baita kotxerik
pasatzen, hala ere, zabalera minimo bat utzi da kotxeren bat pasatzekotan lekua
izateko.
Behin oina eta ebaketa definituta, erabilerak banatuko
ditut, eskemaren eta orubeko ezaugarrien arabera.
SOTOA
(E: 1/400)
-
Aparkalekuak
-
Spa
eta igerileku gunea: Amankomunean
o
Espazio
itxiak eta ilunak kokatuko dira bertan, lasaitasuna bila: masaje gelak, saunak,
aldagelak,...
BEHE OINA
(E: 1/400)
-
Spa
gunea:
o
Ur-deposituaren
alboan kokatuko da, ura puntu berean bilduz.
o
Bertikalean
planteatuko da, non sotoa eta behe solairua igerileku eta spa guneentzat
amankomunak direnak. Lehen eta bigarren solairua, aldiz, spa gunekoa soilik
izango da.
o
Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
o
Spa
eta igeruleku guneek eta gimasio guneen sarrerak banatzeko, estalki bat izanen
dute, portxe moduan, banatzaile funtzioa burutzen duena barne espazio-publikora
sartu baino lehen.
-
Zinemak:
o
Behe
solairuan kokatuko dira, herritarren eskura.
-
Hezkuntza
gunea:
o
Erdian
kokatuko da.
o
Behe
solairua, gardena izango da, barne espazio publikoarekin lotura irudikatuz.
o
Behe
solairuan balio anitzetarako gelak eta komunak planteatzen dira. Komuna hauek,
erakusketa gelarekin komunak izango dira.
-
Merkataritza
gunea:
o
Hegoalderantz
kokatuko dira, elizaren aurka.
o
Komertzio
kale antzeko bat sortuko da.
o Hemen
denda txikiak planteatuko dira. Denda hauek astero Gasteiz hiriko komertzio
txikien artean planteaturiko zozketaren bidez eskeiniko dira. Horrela,
komertzio txikiei aurrera egiten lagunduko zaie.
-
Erakusketa
gunea:
o
Harrera
hego-mendebaldean eraikinak sorturiko plaza angeluarran sortuko da.
o
Sarrera
beiratezkoa izanenda eta barne
espazio-publikoarekin lotura bermatuko du.
o
Erakusketa
gelaren panelak hegoalderantz perpendikularki kokatuta daude, eguzki argia
norantza horretan sartuko baita.
LEHENENGO SOLAIRUA
(E: 1/400)
-
Spa
gunea:
o
Ur-deposituaren
alboan kokatuko da, ura puntu berean bilduz.
o
Bertikalean
planteatuko da, non sotoa eta behe solairua igerileku eta spa guneentzat
amankomunak direnak. Lehen eta bigarren solairua, aldiz, spa gunekoa soilik
izango da.
o
Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
o
Hemendik
solarium gunerako sarrera planteatuko da. Solarium-a ur-deposituaren gainean
kokatuko da, eraikinaren itzala sahiestuz.
-
Gimnasioa:
o
Komunikazio
bertikalak eta nesken aldagelak.
-
Auditoria:
o
Zinemen
gainean planteatuko da, sarrera ezberdina edukirik.
o Lehen solairuan antzezleen aldagelak
planteatuko dira.
-
Hezkuntza
gunea:
o
Lehen
eta bigarren solairuak ekialdean eta mendebaldean guztiz itxiak izanen dira,
soilik iparraldeko beiratea izanik, nondik argiztapena sartuko den, baita
sabaian planteaturiko argi sarreretatik ere.
o
Lehen
solairuan ordenagailu gela, irakurtzeko gela eta altuera bikoitzeko liburutegia
planteatuko da.
BIGARREN SOLAIRUA
(E: 1/400)
-
Spa
gunea:
o
Ur-deposituaren
alboan kokatuko da, ura puntu berean bilduz.
o
Bertikalean
planteatuko da, non sotoa eta behe solairua igerileku eta spa guneentzat
amankomunak direnak. Lehen eta bigarren solairua, aldiz, spa gunekoa soilik
izango da.
o
Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
-
Gimnasioa:
o
Komunikazio
bertikalak eta mutilen aldagelak.
-
Auditoria:
o
Zinemen
gainean planteatuko da, sarrera ezberdina edukirik.
o Bigarren
eta hirugarren solairuan auditoria planteatuko da.
o Auditorioa
zurezko kutxa batean sartuta egonen da, akustika zaintzeko.
o Sarrerei
dagokionez, ikusle eta antzezleek sarrera ezberdinak edukiko dituzte.
-
Hezkuntza
gunea:
o
Lehen
eta bigarren solairuak ekialdean eta mendebaldean guztiz itxiak izanen dira,
soilik iparraldeko beiratea izanik, nondik argiztapena sartuko den, baita
sabaian planteaturiko argi sarreretatik ere.
o Bigarren
solairuan liburutegia planteatuko da.
HIRUGARREN SOLAIRUA
(E: 1/400)
-
Gimnasioa:
o
Sarrera
planteatuko da behe solairutik.
o
Azken
solairuan planteatuko da, espazio altu eta freskoa izateko.
o
Leihoak
altuak izanen dira, jendea kirola egiten ari den heinean zerurantz begiratzeko.
o
Makinak
eta rokodromoa.
ALTXAERAK
(E: 1/500)
BB' LUZERAKO EBAKETA
E: 1/200
ALTXAERAK
(E: 1/500)
EBAKETA NAGUSIA
E: 1/75
ERAKUSKETA GELA - OIHAL HORMA
(E: 1/20)
ERAIKINA HIRU DIMENTSIOTAN