AURKEZPENA........................................................................
Azken ariketa hau Gaisteizeko alde
zaharreko Santa Maria kalea eta Eskola Kaleek hartzen duten espazioan kokatzen
da. Kota altuan aurkitzen da, bai kotxez eta baita oinez ere irisgarria delarik.
Oinezkoentzat, eskailera mekanikoek igoera erraztu egiten dute.
Espazio nahiko aberatsa da bertan elkartzen
diren giro ezberdinengatik:
Nahasketa hau gutxi ez balitz, oraingo
ariketa honetan beste hainbat ekintza integratu behar ditugu lehen aipaturiko
gunean (aktibitate anitzetarako espazioa, liburutegia eta mediateka, zinema
gelak, auditorium, ikastaroak emateko lokalak, igerilekua, gim eta spa, gune
komertzialak…).
Programa hau gunearekin integratzeko, orain
Gasteizeko alde zaharrean ematen diren ekintzen kokapena kontuan hartuko da,
ekintza berriak bai haien artean eta baita lekuan bertan dauden ekintzekin
ahalik eta modurik egokienean harremanetan ipintzeko. Ekintza bakoitzak orubean
kokapen logikoa izanen du, ekintza bere baitan zentzua izateko eta beste
ekintzekin harremanak suspertzeko ere.
Gabeziak aztertzen
Emandako orube honek Gasteizen emandaten
diren gabeziei erantzuna emango die. Horretarako, hiri honetan ematen diren
ekintzak aztertuko dira, gabezia non dagoen bilatuz eta, azkenik, gabezi hori
orubera eramanez eta amoldatuz.
Orubean Gasteiz hiriaren errepresentazio
txiki bat sortuko da, beraz, non hirian emandako gabeziek espazioa egituratuko
duten, herritarren mesedetan.
AISIALDIA
SPA
GIMNASIOA
IGERILEKUAK
HEZKUNTZA
Oina zehazten:
Gabezien ardatzak orubera eraman dira eta
inguruan kokatzen diren ekintzen arabera ingurura moldatu dira, gabeziek, aldi
berean, alde zaharreko ekintzekin lotura bermatuz.
Eskema hau ikusiz, Herbehereetan dagoen
eraikin baten forma etorri zait burura: La
Defense. Eraikin honen forma
oso ongi amoldatzen da orubean planteaturiko eskemarekin: eraikinak orubea inguratzen barne espazio publiko itxi eta dinamikoa sortuz. Eraikinerako sarrerak bai Santa Maria kaletik eta Eskola Kaletik egiteko aukera dago, baita barne espazio publikotik ere. Gainera, eraikinaren erabiltzaileetatik aparte, kale batetik bestera zeharkatzeko bidea ere bada, eraikina bere angelu guztietatik hautemanez.
Ebaketa zehazten:
Orubea Gasteizeko Alde Zaharraren muinoan
kokatzen da, kotarik altuenean. Hortaz, Alde Zaharra honantz begiratuko du,
barrurantz, kale guztiak honantz igotzen direlarik. Hori dela eta, puntu honen
kokapena nahiko garrantzitsua da. Hiriaren elkartze puntu bat izango da, hirian
aurkitzen ez dituzten ekintzen bila.
Alde Zaharraren forma ikusita, eraikinak
malda forma izatea iruditzen zait, Alde Zaharraren omenez. Hala ere, aldapa hau
ez da nolanahi kokatuko, hau da, hegoalderantz kokatuko da malda hau, ahalik
eta argiztapen naturalik gehiena aprobetxatzeko.
LA DEFENSE:
PROIEKTUA:
PROIEKTUA GARATZEN.....................................................
KOKAPEN OINA
E: 1/2.000
Analisiaren ondorioz, goiko irudian agertzen den eraikinara iritsi naiz. Eraikin honek inguruarekin kontraste handia sortzen du itxuraz, baina barne programazioak lotura handia dauka bai Gasteiz hiriarekin eta baita Alde Zaharrarekin.
Inguruan dauden eraikinak baino altuagoa da, iparralderantz gora egiten duelarik, argiztapen nagusiena sabaiatik bermatuz. Zabalerarik dagokionez, nahiko beso estuak ditu, honek, aireztapen gurutzatua errazten du, eta egiturari dagokionez, eustormaz eraikitzea ahalbidetzen du, zutaberik gabeko barne espazioak sortuz.
ESTALKI OINA
E: 1/500
Estalkia
zinkezkoa eginen da, eta zutabetik zutabera doazen zertxetan apoiatuz.
Hegoaldetik
iparraldera franja jarrai batzuk planteatuko dira, eraikin osoan zehar,
zeinetatik eguzkitzapen naturala sartuko den eraikin barrura.
Barne espazio publikoa:
Zorua behe oina guztian zehar bera izango
da, hezkuntza guneko behe solairuaren eta erakusketa eremuko harrera gunearen
zoruaren trataera, barne espazio-publikoaren zoruak daukan trataera bera
hartzen du.
Jarraitasun bat planteatuko da eta
hezkuntza guenak eta erakusketa eremuak dituzten beirateek jarraitasun hau
indartuko dute.
Ura elementu
garrantzitsua da espazio publikoan. Herritarraren ibilbidea bideratzen du ekialdetik mendebaldera, eta
alderantziz. Iparraldean ur ibilbide honek igerilekuarekin bat egiten du.
Igerilekuari
paralelo kokaturiko zuhaitzak (Txopoak) altuak eta estuak izanen dira,
igerilekuari babesa emanez, baina herritarrei bista kendu gabe. Hego-ekialdean,
aldiz, zuhaitz handiagoak kokatuko dira (Sauce Lloron).
Kotxeen sarrera
eta irteera mendebaldetik soilik planteatzen da, ekialdetik ez baita kotxerik
pasatzen, hala ere, zabalera minimo bat utzi da kotxeren bat pasatzekotan lekua
izateko.
PROGRAMAZIOA. BARNE BANAKETAK....................................
Behin oina eta
ebaketa definituta, erabilerak banatuko ditut, eskemaren eta orubeko
ezaugarrien arabera.
SOTOA
(E: 1/400)
- - Aparkalekuak
- - Spa eta
igerileku gunea: Amankomunean
o Espazio itxiak
eta ilunak kokatuko dira bertan, lasaitasuna bila: masaje gelak, saunak,
aldagelak,...
BEHE OINA
(E: 1/400)
- - Spa gunea:
o * Ur-deposituaren alboan kokatuko da, ura puntu berean bilduz.
o * Bertikalean planteatuko da, non sotoa eta behe solairua igerileku eta
spa guneentzat amankomunak direnak. Lehen eta bigarren solairua, aldiz, spa
gunekoa soilik izango da.
o * Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
o * Spa eta
igeruleku guneek eta gimasio guneen sarrerak banatzeko, estalki bat izanen
dute, portxe moduan, banatzaile funtzioa burutzen duena barne espazio-publikora
sartu baino lehen.
- - Zinemak:
o * Behe solairuan
kokatuko dira, herritarren eskura.
- - Hezkuntza gunea:
o * Erdian kokatuko
da.
o * Behe solairua, gardena izango da, barne espazio publikoarekin lotura
irudikatuz.
o * Behe solairuan balio anitzetarako gelak eta komunak planteatzen dira.
Komuna hauek, erakusketa gelarekin komunak izango dira.
- - Merkataritza gunea:
o * Hegoalderantz kokatuko dira, elizaren aurka.
o * Komertzio kale antzeko bat sortuko da.
o * Hemen denda txikiak planteatuko dira. Denda hauek astero Gasteiz hiriko
komertzio txikien artean planteaturiko zozketaren bidez eskeiniko dira. Horrela,
komertzio txikiei aurrera egiten lagunduko zaie.
- - Erakusketa gunea:
o * Harrera hego-mendebaldean eraikinak sorturiko plaza angeluarran sortuko
da.
o * Sarrera beiratezkoa izanenda eta barne espazio-publikoarekin
lotura bermatuko du.
* Erakusketa
gelaren panelak hegoalderantz perpendikularki kokatuta daude, eguzki argia
norantza horretan sartuko baita.
LEHENENGO SOLAIRUA
(E: 1/400)
- - Spa gunea:
o Ur-deposituaren alboan kokatuko da, ura
puntu berean bilduz.
o Bertikalean planteatuko da, non sotoa eta
behe solairua igerileku eta spa guneentzat amankomunak direnak. Lehen eta
bigarren solairua, aldiz, spa gunekoa soilik izango da.
o Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
o Hemendik solarium gunerako sarrera planteatuko da. Solarium-a
ur-deposituaren gainean kokatuko da, eraikinaren itzala sahiestuz.
- - Gimnasioa:
o Komunikazio bertikalak eta nesken aldagelak.
- - Auditoria:
o Zinemen gainean planteatuko da, sarrera ezberdina edukirik.
o Lehen solairuan antzezleen aldagelak
planteatuko dira.
- - Hezkuntza gunea:
o Lehen eta bigarren solairuak ekialdean eta
mendebaldean guztiz itxiak izanen dira, soilik iparraldeko beiratea izanik,
nondik argiztapena sartuko den, baita sabaian planteaturiko argi sarreretatik
ere.
o Lehen solairuan ordenagailu gela,
irakurtzeko gela eta altuera bikoitzeko liburutegia planteatuko da.
BIGARREN SOLAIRUA
(E: 1/400)
- - Spa gunea:
o Ur-deposituaren
alboan kokatuko da, ura puntu berean bilduz.
o Bertikalean planteatuko da, non sotoa eta
behe solairua igerileku eta spa guneentzat amankomunak direnak. Lehen eta
bigarren solairua, aldiz, spa gunekoa soilik izango da.
o Ur-jauziak
planteatuko dira, igerileku batetik bestera. Behe-oinan, ur-jauzi hauek dutxak
sortuko dituzte.
- - Gimnasioa:
o Komunikazio
bertikalak eta mutilen aldagelak.
- - Auditoria:
o Zinemen gainean planteatuko da, sarrera ezberdina edukirik.
o Bigarren eta hirugarren solairuan auditoria planteatuko da.
o Auditorioa zurezko kutxa batean sartuta egonen da, akustika zaintzeko.
o Sarrerei dagokionez, ikusle eta antzezleek sarrera ezberdinak edukiko
dituzte.
- - Hezkuntza gunea:
o Lehen eta bigarren solairuak ekialdean eta mendebaldean guztiz itxiak
izanen dira, soilik iparraldeko beiratea izanik, nondik argiztapena sartuko
den, baita sabaian planteaturiko argi sarreretatik ere.
o Bigarren solairuan liburutegia planteatuko da.
HIRUGARREN SOLAIRUA
(E: 1/400)
- - Gimnasioa:
o Sarrera planteatuko da behe solairutik.
o Azken solairuan planteatuko da, espazio altu eta freskoa izateko.
o Leihoak altuak izanen dira, jendea kirola egiten ari den heinean
zerurantz begiratzeko.
o Makinak eta
rokodromoa.
ALTXAERAK.........................................................
(E: 1/500)
BB' LUZERAKO EBAKETA......................................
E: 1/200
EBAKETA NAGUSIA............................................
E: 1/100
ERAKUSKETA GELA - OIHAL HORMA...........................
(E: 1/20)
HEGALDURAREN XEHETASUNA..................................
E: 1/10
ERAIKINA HIRU DIMENTSIOTAN...............................
IGERILEKUA - SPA GUNEA
ERAKUSKETA GELA
BEIRAZKO SAUNAK - SPA GUNEA
BARNE FATXADAK