ANALISIA-Proiektuaren nondik norakoak....
Aurkezten zaigun orubea Adur ibaiaren eta Baiona
hiriaren artean kokatzen da, bien arteko muga definitzen duena. Orubearen
izaera ikusita, hiria eta ura diren bi elementu hauek banatzeko nahia argia da,
bata bestearekin erlaziorik izan gabe. Bi elementu independiente bezala
aurkezten dira. Horma zurrun batek
aldentzen ditu bi elementu hauek.
ZERGAITIK banaketa hau? ZERGAITIK ez eman bien arteko elkarrekintzarik?
Orubea muga baten ordez, trantsizio gune bat bezala
azaltzen zaigu, ura eta lurraren artean, ibai ertzetan gertatzen den bezala.
Urak lurrari espazioa hartuko dio eta alderantziz. Bi hauen arteko
interakzioa emateko orubea izango da, non bien artean espazio bat sortuko duten
elkarrekin.
Bi elementu hauen interakzioa emateko, nahikoa izango da
mugatzat aurkitzen dugun horma zurruna apurtzea. Ura lurraren baitan sartzea
ahalbidetuko da eta askaturiko lurraren puxkak urarantz mugituko dira, honi
espazioa kenduz.
EMAITZA:
Aipaturiko prozesua aurrera eramaten bada, behean azaltzen
den oina lortuko dugu. Bertan, plataforma nagusi bat aurkitzen da, hiriarekin
konexioa galtzen ez duena, orubearen irisgarritasuna bermatuz, bai autoz eta
baita oinez ere. Hortaz,
plataforma nagusi honetan kokatuko dira eraikin nagusiak (polikiroldegia,
kafetegia eta piraguismo eskola).
Bestalde,
uraren sarrerak direla eta, lur puxkak ibaiarantz aldenduko dira, irlatxo
modukoak sortuz. Hauek oinez soilik irisgarriak izango dira. Irlatxo hauetan ekitaldi publikoak sortuko
dira, ibaiarantz ikuspegia izanik.
Azkenik,
hego-ekialdean aurretik kokaturiko ontziraleku txikiaren jarraipena garatu da,
ontziraleku handiago bat sortuz.
Nola
ekitaldi publiko anitz kokatzeko intentzioa dagoen, eserlekuak puntu ekitaldia
emango den punturantz orientatu dira nagusi, baina ekitaldirik ez badago ere,
deserosoak izan ez daitezen.
OIN OROKORRA
EKITALDI PUBLIKOAK BILDUKO DITUZTEN PLATAFORMAK
Esan bezala, proiektuan zurezko plataforma batzuk kokatuko dira, non ekitaldi publikoak gauzatzeko aukera emango den. Horretarako, plataformak ekitaldi hauek ikusteko moduan diseinatu dira, plataforma bakoitzak atentzio puntua leku batean izanik. Horrela, espazio desberdinak sortuko dira eta ekintza desberdinak antolatzeko aukera egongo da (hitzaldiak, ikastaroak behatzeko, kontzertuak, dantzaldiak...). Hala ere, plataformen diseinua ez du beste ekintzak ematea oztopatuko (irakurri, deskantsatzeko, lagunekin hizketan aritzeko...).
EBAKETAK
EGITURA
Egitura
pilote eta eustormaz osaturik egonen da. Plataforma independiente guztiak
piloteen gainean kokatuko dira eta plataforma nagusia perimetroan horma batekin
estali ordez, bi metroko hegaldura proposatzen da eustorma baino lehen non
aurreko piloteen berdinak ere kokatuko diren.
Horrela, plataformen arintasuna lortuko dugu, ura noraino sartzen den
ikusi ezin dugularik eta mareen aldaketak horman uzten dituen arrastoak ikusiko
ez direlarik.
IKUSPEGI OROKORRAK.......................
PERSPEKTIBAK.............................
Dantzaldiak
Hitzaldiak
Kontzertuak
Ikastaroak
Merkatua
Kafetegiatik ikuspegia
MAKETA...................................