Analisia..................................
Zer dago?
Gaur egungo egoera azterturik, bai orubea bera fisikoki eta
baita gertakari sozialak ere (jendearen jokaera eremu horretan), orubeak
BERRANTOLAKETA bat eskatzen du.
Orubeak orain azaltzen duen egoeran espazioen desproportzionaltasuna eta espazio ez erabilgarriak izango lirateke bi
kontzeptu naguesienak.
Alde batetik, autoek
orubean hartzen duten presentzia oinezkoena baino handiagoa da, hau da, autoek
orubearen bi herenak hartzen dute bai trafikorako eta baita aparkatzeko ere.
Honek esan nahi du oinezkoek soilik
orubearen herena erabili ahal dutela, murritza alegia. Gainera, oinezkoen
ibilbidea perimetrala da, hau da,
berdegune baten inguruan soilik mugitzen da, oinezkoentzako espazio
erabilgarriak murrizten dira, hortaz.
Bestalde, eta lehenengo puntu horrekin
erlazionaturik, espazioen ez erabilgarritasuna daukagu. Esan bezala, oinezkoak
soilik berdegune baten inguruan mugitzeko aukera dauka, eta espazio berde honek ez du inongo
erabilerarik jendearentzat, espazioa galtzen hari da.
Gainera, hegoaldean, zoru aldaketa bat somatzen
da, trataera gogorrago daukan espazio bat dago, non berdegunean ez bezala,
ekintza sozialak pilatzeko aukera ematen duen (txoznak, kontzertuak,
merkatua…), baina daukan azalera eskasagatik ez da erabilgarria.
Azterketa horren ondoren eta jendearen jokaerak kontuan
harturik, erabilgarria izan daitekeena mantenduko da, baina antolaketa berri
batekin; beharrezkoa ez dena, aldiz, kendu egingo da. Horrela, aparkalekuak eta autoen trafikoa, adibidez,
orubetik kendu egingo da eta orubeak izaera peatonala izanen du. Oinezkoen presentzia izango da nagusi
orain, orubeko leku guztietara iristeko aukera egonik. Turismo bulegoa ez da kenduko, baina lekuz aldatuko da eraikin
berri bat sortuz. Eraikin hau ikusgarria izan beharko du leku guztietatik,
baita irisgarria ere.
Hontaz aparte, plazan bai ekintza pribatuak eta baita ekintza
publikoak ere burutzeko aukera egon behar du, hori dela eta, gaur egun
dagoen berdegunea berrantolatuko da
ekintza pribatuei lekua emateko, eta hegoaldean aipaturiko “plaza gogorrak” ere aldaketak somatuko
ditu, eskalari dagokionez bereziki, bertan ekintza publikoak eman ahal izateko
(merkatua, kontzertuak…).Gainera, frontoia hego-mendebaldetik datorren ardatzari amaiera emanarren kokatu da.
Hortaz, gaur egun orubean dauden elementuak berrantolatu
dira mota guztietako ekintzak (publiko ala pribatu) bildu ahal izateko, baita
oinezkoen presentzia handitzeko ere, espazio erabilgaitzak saihestuz.
1. BEHARREZKOA EZ DENA KENDU:* Autoen trafikoa eta aparkalekuak > Oinezkoen presentzia
2. BEHARREZKOA DENA ALDATU / MUGITU / BERRANTOLATU:
* Turismo bulegoa-> Berrantolatu / Mugitu -> Leku guztietatik ikusgarria eta irisgarria
* Berdegunea -> Berrantolatu -> Ekintza pribatuak bildu
* Plaza gogorra -> Berrantolatu / Eskala -> Ekintza publikoak bildu
BERAZ: Oinezkoen presentzia abiapuntu -> Ibilbide perimetrala > zeharkakoa -> Ardatz nagusiak orubea zeharkatu
Proiektua.................................
Beraz, aipaturiko berrantolaketa aurrera eraman ahal izateko
hartuko dugun abiapuntua oinezkoen presentzia izango da.
Oinezkoen mugimendua orain ez da izango perimetrala, baizik eta orubea zeharkatuko duen ardatz nagusi bat
planteatuko da, zeinatik orubeko edozein puntura irits zaitezkeen. Ardatz
honek, aldi berean, bi espazio mota
bereizteko balioko du, hau da, albo batera espazio berdea egonen da eta
bestera “plaza gogorra”; bien arteko muga ardatza izanen da, baina bien arteko
erlazioa ere egonen da. Horretarako, bigarren
mailako ardatzak proposatuko dira, norabide guztietan, edonondik zatozela
eskuragarriak izateko, baita espazio desberdinak sortzeko ere (espazioen
aberastasuna). Ardatz hauek, espazio berdean guneak lotzeko tresnak izango
diren heinean, “plaza gogorrean” espazioak banatzeko erabiliko da.
Ardatz nagusia proposatzerako garaian, orubera oinezkoen puntu
irisgarriak aztertu dira: hego-ekialdetik eta iparraldetik. Bi puntu hauek
lotuta orubea zeharkatzen duen ardatz bat lortuko dugu, espazioa bi gunetan
banatuz. Ekialdekoa, berdea izanen da, iparralderantz irekitzen baita eta horko
berdeguneekin erlazioa mantenduko da. Mendebaldekoa, aldiz, “plaza gogorra”
izanen da, hegoalderantz irekitzen dena, hegoaldean, errepidearen beste aldera
kokatzen den plazarekin harremana izanik.
Gainera, “plaza gogorra” hor kokatzearen beste arrazoi bat
hegoaldeko eskaileretatik jeistean lortzen den orubearen perspectiva garrantzitsua
da.
Bi espazio hauek bai iparraldeko eta baita hegoaldeko
espazioekin lotura bermatzeko, espazioak banatzen dituzten bi errepideen
trataera aldatuko da zati horretan, lehentasuna oinezkoari emanez. Gainera,
zoladura berdina izango da, bai hegoaldeko espazioa “plaza gogorrarekin” eta
baita iparraldeko berdegunea ekialdeko zonaldearekin.
Bigarren ardatz bat ere planteatuko da, hirugarren puntu
irisgarri bat baitago. Puntu honetatik aterako den ardatza ardatz nagusira
perpendikularra izanen da. Eraikinak kokatzerako garaian, garrantzitsuena bi
ardatz nagusien bidegurutzean kokatu da, turismo bulegoa, alegia. Frontoia eta
aldagelak hegoalderantz kokatuko dira, eskailereren ardatzari erantzuna emanez,
eta taberna iparraldean kokatuko da, berdeguneari begira.
3D irudiak................................
No hay comentarios:
Publicar un comentario