miércoles, 6 de marzo de 2013

PROIEKTUAK IV - ALLÉES BOUFFLERS

SINTESI LAMINA...........................




ANALISIA-Proiektuaren nondik norakoak....


Aurkezten zaigun orubea Adur ibaiaren eta Baiona hiriaren artean kokatzen da, bien arteko muga definitzen duena. Orubearen izaera ikusita, hiria eta ura diren bi elementu hauek banatzeko nahia argia da, bata bestearekin erlaziorik izan gabe. Bi elementu independiente bezala aurkezten dira. Horma zurrun batek  aldentzen ditu bi elementu hauek. 



ZERGAITIK banaketa hau? ZERGAITIK ez eman bien arteko elkarrekintzarik?




Orubea muga baten ordez, trantsizio gune bat bezala azaltzen zaigu, ura eta lurraren artean, ibai ertzetan gertatzen den bezala.
  
Urak lurrari espazioa hartuko dio eta alderantziz. Bi hauen arteko interakzioa emateko orubea izango da, non bien artean espazio bat sortuko duten elkarrekin. 



Bi elementu hauen interakzioa emateko, nahikoa izango da mugatzat aurkitzen dugun horma zurruna apurtzea. Ura lurraren baitan sartzea ahalbidetuko da eta askaturiko lurraren puxkak urarantz mugituko dira, honi espazioa kenduz.



EMAITZA:

Aipaturiko prozesua aurrera eramaten bada, behean azaltzen den oina lortuko dugu. Bertan, plataforma nagusi bat aurkitzen da, hiriarekin konexioa galtzen ez duena, orubearen irisgarritasuna bermatuz, bai autoz eta baita oinez ere. Hortaz, plataforma nagusi honetan kokatuko dira eraikin nagusiak (polikiroldegia, kafetegia eta piraguismo eskola).
Bestalde, uraren sarrerak direla eta, lur puxkak ibaiarantz aldenduko dira, irlatxo modukoak sortuz. Hauek oinez soilik irisgarriak izango dira.  Irlatxo hauetan ekitaldi publikoak sortuko dira, ibaiarantz ikuspegia izanik.
Azkenik, hego-ekialdean aurretik kokaturiko ontziraleku txikiaren jarraipena garatu da, ontziraleku handiago bat sortuz.
Nola ekitaldi publiko anitz kokatzeko intentzioa dagoen, eserlekuak puntu ekitaldia emango den punturantz orientatu dira nagusi, baina ekitaldirik ez badago ere, deserosoak izan ez daitezen.


PROIEKTUA................................

OIN OROKORRA

EKITALDI PUBLIKOAK BILDUKO DITUZTEN PLATAFORMAK

Esan bezala, proiektuan zurezko plataforma batzuk kokatuko dira, non ekitaldi publikoak gauzatzeko aukera emango den. Horretarako, plataformak ekitaldi hauek ikusteko moduan diseinatu dira, plataforma bakoitzak atentzio puntua leku batean izanik. Horrela, espazio desberdinak sortuko dira eta ekintza desberdinak antolatzeko aukera egongo da (hitzaldiak, ikastaroak behatzeko, kontzertuak, dantzaldiak...). Hala ere, plataformen diseinua ez du beste ekintzak ematea oztopatuko (irakurri, deskantsatzeko, lagunekin hizketan aritzeko...).





  




EBAKETAK




EGITURA


Egitura pilote eta eustormaz osaturik egonen da. Plataforma independiente guztiak piloteen gainean kokatuko dira eta plataforma nagusia perimetroan horma batekin estali ordez, bi metroko hegaldura proposatzen da eustorma baino lehen non aurreko piloteen berdinak ere kokatuko diren.  Horrela, plataformen arintasuna lortuko dugu, ura noraino sartzen den ikusi ezin dugularik eta mareen aldaketak horman uzten dituen arrastoak ikusiko ez direlarik.






  






IKUSPEGI OROKORRAK.......................













  






PERSPEKTIBAK.............................


Dantzaldiak

Hitzaldiak

Kontzertuak



Ikastaroak



Merkatua



Kafetegiatik ikuspegia



MAKETA...................................