lunes, 30 de abril de 2012

AURRENTREGA ZUZENTZEN

Behe oina: 

Sotoa: 


Lehen solairua: 

Bigarren solairua:


Hirugarren solairua: 


Ebaketa nagusia:


Bigarren mailako ebaketa: 



Ekialdeko altxaera: 

Mendebaldeko altxaera: 


Egin beharreko zuzenketak:

- Eraikuntzari dagokionez:
           ... Estalkia zehaztu: dimentsioak, materialak, argi sarrerak, bigarren mailako egitura hau sostengatzeko...
           ... Forjatuen dimentsioak / Eustormen dimentsioak / Espazio publikoko zuhaitzetarako 1,2m-tako zorua...
          ...Zapatak, eustormak...

- Sarreren ateak aldatu: ate birakariak (gimnasio, spa eta hezkuntza guneko sarreran) eta ate labainkorra (erakusketa gelaren sarreran).

- Erakusketa gelan: 
          .... Barne banaketa zehaztu.
          ... Sarrerako zutabea kendu. Habea kokatu eustorma batetik bestera. 

- Barne espazio publikoa: 
          ... Zuhaitza motak: igerileku alboan altuak eta estuak, ilara bat jarraituz, eguzkitik babesteko baina barneko oinezkoei ikuspegia ez oztopatuz (txopoa); barnean, zuhaitz handiagoak eta zabalagoak, pintoreskoagoak ("sauce lloron").
         ... Zoruaren jarraitasuna: Barne espazio guztiak zoru bera izango du (harria,...), inguruko zoruaren desberdina izanik. Zoru hau hezkuntza gunean zehar eta erakusketa gelako sarreran zehar hedatuko da. Jarraitasuna bermatuko da, soilik fatxadetako beirak kanpokaldearne eta barnekaldearen arteko banaketa islatuko du. 

- Gimnasio gunean: 
        ... Argi sarrerak: alboetan lehio altuak kokatu (zerurantz begira, ez barne espaziorantz); estalkitik argi sarrerak ere planteatu. 
        ... Rokodromoa (iparraldeko hormaren kontra).

- Liburutegia:
        .... Argi sarrerak estalkitik planteatu (eskailera gunetik).
        .... Sofa eta butakak; izkineko mahaia kendu. 

- Auditorioa:
        ... Eszenatokiaren proportzioa (1/3).
        ... Sarrera sotoaren aparkalekuekin konektatu. 

- Spa gunea: 
       ... Saunen gelan: Argi artifiziala landu. 
       ... Fatxadako ur-jauzia kendu. 

- Aparkalekuak sotoan: 
       ... Birplanteatu: zutabeak mugitu. 
       ... Oinezkoentzako sarrerak eta irteerak auditorioaren sarreraren albora eraman. Konektatu? 

martes, 17 de abril de 2012

ZUZENKETA ETA GERO...

Proposaturiko eraikinaren programa eta forma aurkeztu eta gero, programan zenbait aldaketa egingo dira, proiektua hobetzearren:

Spa gunea iparralderantz mugituko da, igerilekua, gimnasio eta ur-deposituaren alboan, (ura urarekin ezarriz, hau da, urezko gune guztiak leku berean pilatuko dira; iparraldean).

Spa guneak eta igerilekuak sarrera bera edukiko dute, zenbait instalazio amankomunean edukiz (saunak, jakuzzi batzuk, aldagelak…). Baina, eraikin barruan, spa gunea eta igerilekuaren instalazioak bereziko dira. Spa guneko bezeroek igerilekuko instalazioetara sartu ahalko dira, baina ez alderantziz.

Spa gunea bertikalki proposatuko da, ur-deposituaren ondoan. Gune hau lasaia izango da eta bertikalean proposaturiko jakuzzi txikiek kaskada moduko bat sortuko dute beheko igerilekuraino.

Sotoaren zati bat ere erabiliko da, erlaxatzeko gune moduan (ilunagoak, lasaiagoak…).

Bestalde, eraikinaren bigarren solairutik pasarela bat proposatuko da ur-deposituaren estalkira irisgarria dena, solarium bat kokatuz. Hona bai igerilekuko eta baita Spa guneko bezeroek ere sartzea izango dute. 




Gimnasioaren sarrera Spa gunearen eta igerilekuaren sarreratik bereiziko da. Kirol gune hau eraikinaren goiko solairuetan kokatuko da, kirola egiten ari zaren heiean Gasteiz hiriko bistaz gozatzeko.

Gainera, bi fatxada libre edukiko dituenez, alde batetik besterako aireztapena ere posible egingo du.

Bestalde, goiko solairuetan kokatzen denez, argiztapen naturala jasotzeko arazorik ez da egongo, eta altuera garaiak izango ditu zenbait puntutan.

Hau guztiarekin, eraikin itxi baten barruan egotearen sentsazioa saihestuko da, eta ia kalean zaudelaren sentsazioa igorriko du. 



Erakusketa gela komertzio gunera mugituko da, sarrera hegoaldeko eraikinaren bi besok sorturiko tartean kokatuz.

Komertzio gunea, aldiz, Spa gunera eramango da.

            Hemen, postu txikiak proposatuko dira, non Gasteizeko komertzio txikiei langutza eskeintzearren bertan beren produktuak prezio baxuago batera saltzeko aukera izango duten. Hau da, feria antzeko bat sortuko da bertan.
            Denden jabetza astero zozkatuko da komertzio guztiek urtero bertan leku bat edukitzeko. Horrela, aste bakoitzean bertan salgai egongo diren produktuak aldatzen joanen dira, bezero ezberdinak erakarriz eta ondorioz, lekuari bizia eta dinamismoa ekarriz.





Zinemak eta auditorium-ak beren lekuan mantenduko dira.
           
            Zinemak eta igerilekuaren artean konexio bat ezarriko da, bisuala izango dena: beirate batzuen bidez kanpoko ura ikusi ahal izango da. 



miércoles, 11 de abril de 2012

ERAIKINARI FORMA EMATEN

Behin oina zehaztuta, orain eraikina ebaketan zehaztu beharko da. Hasiera batean, eraikinaren ebaketa maldan joatea proposatzen zen, Alde Zaharraren izaeraren metafora gisa. Oraingoan, forma maldatsu hori orubera moldatuko da, orientazioa kontuan hartuz eta eguzkiaren kokapena non dagoen aztertuz, bai eraikina barneko eta baita barne espazio publikoko argiztapen naturala ahalik eta hoberena izan dadin. Hori dela eta, eraikinak gorantz egingo du hegoaldetik iparraldera, zenbait guneetan altuera bikoitzeko espazioak sortuz eta honen bidez, eguzpi izpiak eraikinaren puntu gehiagotara iristea utziz. Malda honekin, iparraldean hasieran proposaturikoa baino solairu bat gehiago sortu zaigu, kota maximoa 4 solairukoa izanik. 


Hasieran proposaturikoa: 



Orain, La Defense eraikinaren ebaketa antzekoa hartzen du orubean: 




Argiztapen naturalari paralelo, aireztapen naturalaren gaia dator. Eraikinak zabalera estukoak izango dira, ahalik eta aireztapen eta argiztapen naturalik egokiena lortzeko eraikin barruan.

Bestalde, barnean sortzen den espazio publiko dinamikoak udan aire korronte freskoak sortuko ditu, konfort mailara iritsiz. Gainera, bertan kokaturiko ur-kanalek ere airea freskatzen lagunduko dute.

Programari dagokionez, aipagarriena hauxe da:
-          Zinemak bi altuera hartzen dituzte, horietako bat sotoa izanik. Hemen ez da aparkalekurik egonen. Hemen eguzkitzapen naturala ez da hain garrantzitsua.
-          Liburutegia altuerarik gorena hartzen du, ahalik eta argiztapen natural gehiena aprobetsatuz.
-          Auditoriuma kota altuenak hartuko ditu, behar den guneetan altuera bikoitzeko espazioak sortu ahal izateko.
-          Igerilekuaren instalazioak (aldagelak, …) igerilekuaren inguruan kokatuko dira, lehen solairuan. Igerilekua estaltzeko aukera egonen da, klimaren arabera erabakiko dena.
-          Erakusketa gelak kotarik altuenetan kokatuko dira, argiztapen naturala jasotzeko eta behar izatekotan, altuera bikoitzeko espazioak sortzeko, esposatzen den gaiaren arabera gela aniztasuna sortuz.
-          Komertzioak kalera emango dute, lehenengo solairuan kokatuz. Hauen artean plazatxo bat sortzen da, terrazaren bat sortzeko aukera egonik. Hauek zinemaren, eta hezkuntza gunearen alboan kokatzen dira (atsedenak egiteko, zineman zerbait jateko,...), hala ere, guztiontzat eskuragarri dago.
-          Erabilera anitzetarako gelak lehen solairuan kokatzen dira, jendearentzat eskuragarri, eta bigarren solairua arte ere hedatzen dira.
-          Spa guneak solairu bakarra hartzen du eta estalkiaren maldaren arabera, batzutan altuera bikoitzeko espazioak ere sortzen dira. Fluxu gutxieneko kalera ematen du, elizaren aurka, ahalik eta gune lasaiena sortzeko asmoz.  
-          Gimnasioak bi fatxada libre dauzka, aireztatzeko erraza izan dadin. 
-          Aparkalekuak sotoan kokatuko dira eta mendebaldetik egingo da bai sarrera eta baita irteera ere, hau da, Santa Maria Kaletik. 

Aireztapen eta argiztapen naturalaren azterketa:











Programa:










lunes, 9 de abril de 2012

GOGOETAK EGITEN...

Aurkeztutako analisiari eta oinari buruz ausnarketa berriak egingo ditut, beti ere orubera moldatuz.

Eraikinaren ekialdean, hau da, bi besoak elkartzen diren gunean, espazio traketsa sortzen zen, eta bai barneko espazioa eta baita eraikinaren inguruko espazioa ere oso estua geratzen zen. Hori dela eta, bi besoak bata bestearen aurrean kokatuz, espazio handiagoak lortuko ditut. Ekialdean planteatzen den sarrera soilik oinezkoentzat irisgarria da, Eskola kaletik datozenentzat, hortaz, ez du oso zabala izan behar, baina 5m-ko espazioa utziko da kotxeren bat pasa beharko balu. Sarreraren angelua inklinaturik dago, oinezkoari barne espazio publikora sartzera gonbidatzeko. Hontaz gain, sarrera honek estalki bat izango du, jendeari harrera emanez eta eraikin batera edo bestera sartzeko aukera emanez.

Eraikinaren mendebaldean, aldiz, bai kotxeak eta baita oinezkoak ere zirkulatu dezakete eta horregatik sarrera hau bestea baino zabalagoa egin da. Gainera, sarrera honen kokapenak Fray Zacarias Martinez Kaletik, Santa Maria Kaletol eta San Vicente Aldapatik datorren jendeari barnera sartzera gonbidatzen ditu.

Bi sarrera hauek funtzio bikoitza daukate: alde batetik, eraikin barrura sartu nahi duen jendeari sarrera ematen dio, eta bestetik, alde batetik bestera zeharkatu nahi dutenei ere bide bat eskeintzen zaie, horrela, nahiz eta eraikin barrura sartu nahi ez izan, eraikina barnetik ere ikusteko aukera izango du.



Barne espazioan, urak garrantzi handia dauka, ibilbidea markatzen baitu, espazio publikoa eta eraikina bereizten dituen heinean. Gainera, iparraldean kanpoko igerilekuarekin bat egiten du, uraren jarraitasuna azpimarratuz.




Programaren kokapenari dagokionez, hasieran egindako analisiarekin zerikusia dauka.

Lehen solairuan:
Ekialdean, kirol ekintzak gimnasioa eta spa kokatu dira.
Hegoaldean, kanpoko kaleari eta barne espazio publikoari begira komertzio txikiak kokatu dira (tabernaren bat…).
Mendebaldean, Santa Maria Kaleari begira, zinemak kokatuko dira.
Iparraldean, igerilekua kokatuko da, ur deposituaren parean.



Bigarren solairuan:
Ekialdean eta iparraldean, erakusketa-gelak.
Hegoaldean, libre (terrazaren bat behar izatekotan) eta hegoaldetik iparraldera hezkuntza (liburutegia eta erabilera anitzetarako gelak).
Mendebaldean, audiotriumak.



Hirugarren solairuan:
Ipar-ekialdean, erakusketa gelak.
Mendebaldean, auditoriuma.
Erdialdean, hegoaldetik iparraldera liburutegia. 


martes, 3 de abril de 2012

ANALISIA - TARTE-EMATEA

Gasteizeko Alde Zaharrean planteatu behar dugun eraikinak zerbitzu gabeziei erantzuna emateko gai izan beharko da, hori dela eta, Gasteizen dauden zerbitzuak banan-banan aztertuko ditut aisialdia, osasuna eta hezkuntza eremuen barnean banatuz, zerbitzu horiek Gasteiz nola hornitzen duten aztertuz, nahikoak direnentz aztertuz eta gabeziak non dauden bilatuz.

AISIALDIA (Zinemak, auditorium...)




OSASUNA (Spa, gimnasioak, igerilekuak...)


Igerilekua:






Gimnasioa:



Spa:



HEZKUNTZA (liburutegiak, mediateka, ikastaroetarako gelak, ...)



Behin azterketa hauek eginda, zerbitzu bakoitzerako hirian ardatza nagusi batzuk ondorioztatu izan ahal ditut eta hauek emandako informazioaz baliatuz, zerbitzu hauen gabeziak kokatu izan ahal ditut.

Aisia: 



Osasuna: 

Igerilekua



Urak ibilbide bat sortzen du Gasteizen; ideia hau ere orubera eramango da espazio publikoa eta eraikina banatzeko eta aldi berean, igerilekua sortzeko. 

Gimnasioa


Spa


Hezkuntza:



Gabezi hauek beste ardatz berri batzuk sortuko dituzte eta horiek izango dira Gasteizeko Alde Zaharrera eramango ditudan ardatzak, gabeziei soluzioa emateko asmoz. Ardatz hauek orubera moldatuko dira inguruarekin integratuz.


Gabezien ardatzak orubean kokatu eta gero, eraikinari forma ematen hasiko naiz. Horretarako, La Defense eraikinean oinarrituko naiz, barnean sortzen den espazio publiko aberatsa erreferentziatzat hartuz. Azken finean, orubean emango den jendearen joan etorriak DINAMISMOA sortuko du, eta hori izango da espazio publikoaren funtsa, dinamikoa izatea. Ez da plaza soil bat izango, bai eraikinera sartuko den jendeak eta baita Alde Zaharretik paseatzen doaztenek hartuko dute ibilbide hau eta eraikina angelu ezberdinetatik ikusteko aukera izango dute. 






Eraikinaren oina definitu ondoren, ebaketa ere finkatu beharra dago. Honetarako, Gasteizeko Alde Zaharreko ebaketan oinarritu naiz. Hau aldapan dago, gorantz egiten du, eta gure orubea punturik gorenena da. Proposatzen den eraikinean ere ideia bera jarraituko da, Alde Zaharraren izaerari erreferentzia eginez. Alboetako altueran baxuenak izango dira eta erdirantz goazen heinean, eraikinaren altuerak gorantz egingo dute.


Bestalde, eraikinaren fatxadan erabiliko diren materialak ere aztertuko ditut. Eraikinaren kanpoko fatxada, hau da, Alde Zaharrera ematen duena, Alde Zaharreko izaera jarraituko du. Honetarako, alboko Montehermoso Kulturuneko fatxadan eta atean, polikiroldegiaren estalkiaren egitran eta ur deposituaren atean oinarritu naiz. Guzti hauek, zuraz eginda daude eta material hau eraikinaren kanpoko fatxadan erabiltzea interesgarria iruditzen zait. Bestalde, eraikinaren barneko fatxada egiteko, hau da, barne espazio publiko dinamikora ematen duen fatxada, dinamismo horri indarra emango dion fatxada sortuko dut. Honetarako, berriro ere, La Defense eraikinaren fatxadan oinarritu naiz. Honek, kolore desberdinak hartzen ditu eguzki izpiak jotzen dutenen arabera eta horrek dinamismoa sortzen du.


La Defense:



Polikiroldegiaren egitura:



Montehermoso kulturunea: 


Proposamena: 


Amaitzeko, aparkalekua lur azpian kokatuko da, Santa Maria kaletik sarrera eginez. Eskola kalea, aldiz, oinezkoentzat mantenduko da, 4-5m-tako distantzia utziz kotxeren bat edo anbulantziaren bat pasa behar bada.