martes, 17 de abril de 2012

ZUZENKETA ETA GERO...

Proposaturiko eraikinaren programa eta forma aurkeztu eta gero, programan zenbait aldaketa egingo dira, proiektua hobetzearren:

Spa gunea iparralderantz mugituko da, igerilekua, gimnasio eta ur-deposituaren alboan, (ura urarekin ezarriz, hau da, urezko gune guztiak leku berean pilatuko dira; iparraldean).

Spa guneak eta igerilekuak sarrera bera edukiko dute, zenbait instalazio amankomunean edukiz (saunak, jakuzzi batzuk, aldagelak…). Baina, eraikin barruan, spa gunea eta igerilekuaren instalazioak bereziko dira. Spa guneko bezeroek igerilekuko instalazioetara sartu ahalko dira, baina ez alderantziz.

Spa gunea bertikalki proposatuko da, ur-deposituaren ondoan. Gune hau lasaia izango da eta bertikalean proposaturiko jakuzzi txikiek kaskada moduko bat sortuko dute beheko igerilekuraino.

Sotoaren zati bat ere erabiliko da, erlaxatzeko gune moduan (ilunagoak, lasaiagoak…).

Bestalde, eraikinaren bigarren solairutik pasarela bat proposatuko da ur-deposituaren estalkira irisgarria dena, solarium bat kokatuz. Hona bai igerilekuko eta baita Spa guneko bezeroek ere sartzea izango dute. 




Gimnasioaren sarrera Spa gunearen eta igerilekuaren sarreratik bereiziko da. Kirol gune hau eraikinaren goiko solairuetan kokatuko da, kirola egiten ari zaren heiean Gasteiz hiriko bistaz gozatzeko.

Gainera, bi fatxada libre edukiko dituenez, alde batetik besterako aireztapena ere posible egingo du.

Bestalde, goiko solairuetan kokatzen denez, argiztapen naturala jasotzeko arazorik ez da egongo, eta altuera garaiak izango ditu zenbait puntutan.

Hau guztiarekin, eraikin itxi baten barruan egotearen sentsazioa saihestuko da, eta ia kalean zaudelaren sentsazioa igorriko du. 



Erakusketa gela komertzio gunera mugituko da, sarrera hegoaldeko eraikinaren bi besok sorturiko tartean kokatuz.

Komertzio gunea, aldiz, Spa gunera eramango da.

            Hemen, postu txikiak proposatuko dira, non Gasteizeko komertzio txikiei langutza eskeintzearren bertan beren produktuak prezio baxuago batera saltzeko aukera izango duten. Hau da, feria antzeko bat sortuko da bertan.
            Denden jabetza astero zozkatuko da komertzio guztiek urtero bertan leku bat edukitzeko. Horrela, aste bakoitzean bertan salgai egongo diren produktuak aldatzen joanen dira, bezero ezberdinak erakarriz eta ondorioz, lekuari bizia eta dinamismoa ekarriz.





Zinemak eta auditorium-ak beren lekuan mantenduko dira.
           
            Zinemak eta igerilekuaren artean konexio bat ezarriko da, bisuala izango dena: beirate batzuen bidez kanpoko ura ikusi ahal izango da. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario