lunes, 9 de abril de 2012

GOGOETAK EGITEN...

Aurkeztutako analisiari eta oinari buruz ausnarketa berriak egingo ditut, beti ere orubera moldatuz.

Eraikinaren ekialdean, hau da, bi besoak elkartzen diren gunean, espazio traketsa sortzen zen, eta bai barneko espazioa eta baita eraikinaren inguruko espazioa ere oso estua geratzen zen. Hori dela eta, bi besoak bata bestearen aurrean kokatuz, espazio handiagoak lortuko ditut. Ekialdean planteatzen den sarrera soilik oinezkoentzat irisgarria da, Eskola kaletik datozenentzat, hortaz, ez du oso zabala izan behar, baina 5m-ko espazioa utziko da kotxeren bat pasa beharko balu. Sarreraren angelua inklinaturik dago, oinezkoari barne espazio publikora sartzera gonbidatzeko. Hontaz gain, sarrera honek estalki bat izango du, jendeari harrera emanez eta eraikin batera edo bestera sartzeko aukera emanez.

Eraikinaren mendebaldean, aldiz, bai kotxeak eta baita oinezkoak ere zirkulatu dezakete eta horregatik sarrera hau bestea baino zabalagoa egin da. Gainera, sarrera honen kokapenak Fray Zacarias Martinez Kaletik, Santa Maria Kaletol eta San Vicente Aldapatik datorren jendeari barnera sartzera gonbidatzen ditu.

Bi sarrera hauek funtzio bikoitza daukate: alde batetik, eraikin barrura sartu nahi duen jendeari sarrera ematen dio, eta bestetik, alde batetik bestera zeharkatu nahi dutenei ere bide bat eskeintzen zaie, horrela, nahiz eta eraikin barrura sartu nahi ez izan, eraikina barnetik ere ikusteko aukera izango du.



Barne espazioan, urak garrantzi handia dauka, ibilbidea markatzen baitu, espazio publikoa eta eraikina bereizten dituen heinean. Gainera, iparraldean kanpoko igerilekuarekin bat egiten du, uraren jarraitasuna azpimarratuz.




Programaren kokapenari dagokionez, hasieran egindako analisiarekin zerikusia dauka.

Lehen solairuan:
Ekialdean, kirol ekintzak gimnasioa eta spa kokatu dira.
Hegoaldean, kanpoko kaleari eta barne espazio publikoari begira komertzio txikiak kokatu dira (tabernaren bat…).
Mendebaldean, Santa Maria Kaleari begira, zinemak kokatuko dira.
Iparraldean, igerilekua kokatuko da, ur deposituaren parean.



Bigarren solairuan:
Ekialdean eta iparraldean, erakusketa-gelak.
Hegoaldean, libre (terrazaren bat behar izatekotan) eta hegoaldetik iparraldera hezkuntza (liburutegia eta erabilera anitzetarako gelak).
Mendebaldean, audiotriumak.



Hirugarren solairuan:
Ipar-ekialdean, erakusketa gelak.
Mendebaldean, auditoriuma.
Erdialdean, hegoaldetik iparraldera liburutegia. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario