miércoles, 11 de abril de 2012

ERAIKINARI FORMA EMATEN

Behin oina zehaztuta, orain eraikina ebaketan zehaztu beharko da. Hasiera batean, eraikinaren ebaketa maldan joatea proposatzen zen, Alde Zaharraren izaeraren metafora gisa. Oraingoan, forma maldatsu hori orubera moldatuko da, orientazioa kontuan hartuz eta eguzkiaren kokapena non dagoen aztertuz, bai eraikina barneko eta baita barne espazio publikoko argiztapen naturala ahalik eta hoberena izan dadin. Hori dela eta, eraikinak gorantz egingo du hegoaldetik iparraldera, zenbait guneetan altuera bikoitzeko espazioak sortuz eta honen bidez, eguzpi izpiak eraikinaren puntu gehiagotara iristea utziz. Malda honekin, iparraldean hasieran proposaturikoa baino solairu bat gehiago sortu zaigu, kota maximoa 4 solairukoa izanik. 


Hasieran proposaturikoa: 



Orain, La Defense eraikinaren ebaketa antzekoa hartzen du orubean: 




Argiztapen naturalari paralelo, aireztapen naturalaren gaia dator. Eraikinak zabalera estukoak izango dira, ahalik eta aireztapen eta argiztapen naturalik egokiena lortzeko eraikin barruan.

Bestalde, barnean sortzen den espazio publiko dinamikoak udan aire korronte freskoak sortuko ditu, konfort mailara iritsiz. Gainera, bertan kokaturiko ur-kanalek ere airea freskatzen lagunduko dute.

Programari dagokionez, aipagarriena hauxe da:
-          Zinemak bi altuera hartzen dituzte, horietako bat sotoa izanik. Hemen ez da aparkalekurik egonen. Hemen eguzkitzapen naturala ez da hain garrantzitsua.
-          Liburutegia altuerarik gorena hartzen du, ahalik eta argiztapen natural gehiena aprobetsatuz.
-          Auditoriuma kota altuenak hartuko ditu, behar den guneetan altuera bikoitzeko espazioak sortu ahal izateko.
-          Igerilekuaren instalazioak (aldagelak, …) igerilekuaren inguruan kokatuko dira, lehen solairuan. Igerilekua estaltzeko aukera egonen da, klimaren arabera erabakiko dena.
-          Erakusketa gelak kotarik altuenetan kokatuko dira, argiztapen naturala jasotzeko eta behar izatekotan, altuera bikoitzeko espazioak sortzeko, esposatzen den gaiaren arabera gela aniztasuna sortuz.
-          Komertzioak kalera emango dute, lehenengo solairuan kokatuz. Hauen artean plazatxo bat sortzen da, terrazaren bat sortzeko aukera egonik. Hauek zinemaren, eta hezkuntza gunearen alboan kokatzen dira (atsedenak egiteko, zineman zerbait jateko,...), hala ere, guztiontzat eskuragarri dago.
-          Erabilera anitzetarako gelak lehen solairuan kokatzen dira, jendearentzat eskuragarri, eta bigarren solairua arte ere hedatzen dira.
-          Spa guneak solairu bakarra hartzen du eta estalkiaren maldaren arabera, batzutan altuera bikoitzeko espazioak ere sortzen dira. Fluxu gutxieneko kalera ematen du, elizaren aurka, ahalik eta gune lasaiena sortzeko asmoz.  
-          Gimnasioak bi fatxada libre dauzka, aireztatzeko erraza izan dadin. 
-          Aparkalekuak sotoan kokatuko dira eta mendebaldetik egingo da bai sarrera eta baita irteera ere, hau da, Santa Maria Kaletik. 

Aireztapen eta argiztapen naturalaren azterketa:











Programa:










No hay comentarios:

Publicar un comentario