viernes, 17 de mayo de 2013

PROIEKTUAK IV - La Monnaie jauregia - Oinarrizko proiektuaren garapena

SINTESI LAMINAK...........................














PROIEKTUA.................................


    Proiektu honetan aurkezten den eraikina pasarela baten bidez konektaturiko bi bolumenek osatzen dute,bata bestearengandik independente izanik: bakoitzak bere funtzioa beteko du, altuera desberdina edukiko dute eta kalerari begira daukan fatxadaren jarrera desberdina izango da. 

     Bi bolumenen fatxadak irizpide bera jarraituk dute diseinuari dagokionez, baina ez begira dagoen kalerarekiko jarrerari dagokionez. 
      Alde batetik, bi bolumenen kanpoko fatxadek barneko funtzionamendua isladatuko dute, hau da, zura eta beiraren arteko konposaketa estetikoa emango da, zurezko fatxadek barneko espazio itxiak isladatuz eta oihal-hormazko fatxadek barne espazio irekiak isladatuz, bolumen itxien arteko komunikazioa bermatuko dutenek. 
        Bestalde, bi bolumenen kanpo fatxadek begira dauden kalearekiko edukiko duten jarrera desberdina da. Rue de la Monnaie kalea estua eta altua da, katedralaranzko ikuspegia enmarkatzen duelarik. Rue des Gouverneurs kalea, aldiz, irekia eta baxua da, katedralaren ikuspegia garbia izanik, gazteluarekin bat eginez. Hori dela eta, Rue de la Monnaie kalera begira dagoen fatxada altua eta jarraia izango da orokorrean, Rue des Gouverneurs kalera begira dagoen fatxada sartu-irtenak dituen bitartean eta altuerari dagokionez baxuagoa den bitartean. 
          Azkenik, bi bolumenen barne fatxadek irizpide bera jarraituko dute. Biek beirazko fatxadak edukiko dituzte, eraikinaren barnetik kanporako ikuspegia gardena izatearren. Gainera, barne patioaren inguran eraikinaren pasiloak kokatuko dira, hauek beirazko fatxadak izango dutelarik. 

             Eraikinaren barne funtzionamenduari dagokionez, Rue de la Monnaie kalera ematen duen eraikina orokorrean logelak bilduko ditu bere baitan, taberna, jangela eta bilera gela txiki batzuak lehenengo eta bigarren solairuan biltzen dtuelarik. Rue des Gouverneurs kalera ematne duen eraikina, aldiz, erabilera publikoenak bilduko ditu: sarrera nagusia, konferentzia gela nagusia, erakusketa gela, liburutegia eta artxibategia. 


    ALTXAERAK



    
PERSPEKTIBAK..............................

    KANPO PERSPEKTIBAK

        Rue de la Monnaie





        Rue des Gouverneurs




                         Barne patioa




    BARNE PERSPEKTIBAK

        Sarrera



           Liburutegia



           Taberna



           Jangela



           Konferentzia gela





MAKETA....................................