miércoles, 13 de febrero de 2013

PROIEKTUAK IV__Place des Basques

Sintesi lamina............................


Analisia..................................
     Zer dago?


    Gaur egungo egoera azterturik, bai orubea bera fisikoki eta baita gertakari sozialak ere (jendearen jokaera eremu horretan), orubeak BERRANTOLAKETA bat eskatzen du. 

 Orubeak orain azaltzen duen egoeran espazioen desproportzionaltasuna eta espazio ez erabilgarriak izango lirateke bi kontzeptu naguesienak. 
  Alde batetik, autoek orubean hartzen duten presentzia oinezkoena baino handiagoa da, hau da, autoek orubearen bi herenak hartzen dute bai trafikorako eta baita aparkatzeko ere. Honek esan nahi du oinezkoek soilik orubearen herena erabili ahal dutela, murritza alegia. Gainera, oinezkoen ibilbidea perimetrala da, hau da, berdegune baten inguruan soilik mugitzen da, oinezkoentzako espazio erabilgarriak murrizten dira, hortaz.    
  Bestalde, eta lehenengo puntu horrekin erlazionaturik, espazioen ez erabilgarritasuna daukagu. Esan bezala, oinezkoak soilik berdegune baten inguruan mugitzeko aukera dauka, eta espazio berde honek ez du inongo erabilerarik jendearentzat, espazioa galtzen hari da. 
    Gainera, hegoaldean, zoru aldaketa bat somatzen da, trataera gogorrago daukan espazio bat dago, non berdegunean ez bezala, ekintza sozialak pilatzeko aukera ematen duen (txoznak, kontzertuak, merkatua…), baina daukan azalera eskasagatik ez da erabilgarria. 


       Zer mantendu? Zer aldatu?


  Azterketa horren ondoren eta jendearen jokaerak kontuan harturik, erabilgarria izan daitekeena mantenduko da, baina antolaketa berri batekin; beharrezkoa ez dena, aldiz, kendu egingo da. Horrela, aparkalekuak eta autoen trafikoa, adibidez, orubetik kendu egingo da eta orubeak izaera peatonala izanen du. Oinezkoen presentzia izango da nagusi orain, orubeko leku guztietara iristeko aukera egonik. Turismo bulegoa ez da kenduko, baina lekuz aldatuko da eraikin berri bat sortuz. Eraikin hau ikusgarria izan beharko du leku guztietatik, baita irisgarria ere.
    Hontaz aparte, plazan bai ekintza pribatuak eta baita ekintza publikoak ere burutzeko aukera egon behar du, hori dela eta, gaur egun dagoen berdegunea berrantolatuko da ekintza pribatuei lekua emateko, eta hegoaldean aipaturiko “plaza gogorrak” ere aldaketak somatuko ditu, eskalari dagokionez bereziki, bertan ekintza publikoak eman ahal izateko (merkatua, kontzertuak…).Gainera, frontoia hego-mendebaldetik datorren ardatzari amaiera emanarren kokatu da.

    Hortaz, gaur egun orubean dauden elementuak berrantolatu dira mota guztietako ekintzak (publiko ala pribatu) bildu ahal izateko, baita oinezkoen presentzia handitzeko ere, espazio erabilgaitzak saihestuz. 





1. BEHARREZKOA EZ DENA KENDU:
    * Autoen trafikoa eta aparkalekuak > Oinezkoen presentzia

2. BEHARREZKOA DENA ALDATU / MUGITU / BERRANTOLATU:
    * Turismo bulegoa-> Berrantolatu / Mugitu -> Leku guztietatik ikusgarria eta irisgarria
    * Berdegunea     -> Berrantolatu          -> Ekintza pribatuak bildu
    * Plaza gogorra  -> Berrantolatu / Eskala -> Ekintza publikoak bildu

BERAZ: Oinezkoen presentzia abiapuntu -> Ibilbide perimetrala > zeharkakoa -> Ardatz nagusiak orubea zeharkatu

Proiektua.................................


    Beraz, aipaturiko berrantolaketa aurrera eraman ahal izateko hartuko dugun abiapuntua oinezkoen presentzia izango da. Oinezkoen mugimendua orain ez da izango perimetrala, baizik eta orubea zeharkatuko duen ardatz nagusi bat planteatuko da, zeinatik orubeko edozein puntura irits zaitezkeen. Ardatz honek, aldi berean, bi espazio mota bereizteko balioko du, hau da, albo batera espazio berdea egonen da eta bestera “plaza gogorra”; bien arteko muga ardatza izanen da, baina bien arteko erlazioa ere egonen da. Horretarako, bigarren mailako ardatzak proposatuko dira, norabide guztietan, edonondik zatozela eskuragarriak izateko, baita espazio desberdinak sortzeko ere (espazioen aberastasuna). Ardatz hauek, espazio berdean guneak lotzeko tresnak izango diren heinean, “plaza gogorrean” espazioak banatzeko erabiliko da.


   Ardatz nagusia proposatzerako garaian, orubera oinezkoen puntu irisgarriak aztertu dira: hego-ekialdetik eta iparraldetik. Bi puntu hauek lotuta orubea zeharkatzen duen ardatz bat lortuko dugu, espazioa bi gunetan banatuz. Ekialdekoa, berdea izanen da, iparralderantz irekitzen baita eta horko berdeguneekin erlazioa mantenduko da. Mendebaldekoa, aldiz, “plaza gogorra” izanen da, hegoalderantz irekitzen dena, hegoaldean, errepidearen beste aldera kokatzen den plazarekin harremana izanik. 



    Gainera, “plaza gogorra” hor kokatzearen beste arrazoi bat hegoaldeko eskaileretatik jeistean lortzen den orubearen perspectiva garrantzitsua da.
Bi espazio hauek bai iparraldeko eta baita hegoaldeko espazioekin lotura bermatzeko, espazioak banatzen dituzten bi errepideen trataera aldatuko da zati horretan, lehentasuna oinezkoari emanez. Gainera, zoladura berdina izango da, bai hegoaldeko espazioa “plaza gogorrarekin” eta baita iparraldeko berdegunea ekialdeko zonaldearekin.

    Bigarren ardatz bat ere planteatuko da, hirugarren puntu irisgarri bat baitago. Puntu honetatik aterako den ardatza ardatz nagusira perpendikularra izanen da. Eraikinak kokatzerako garaian, garrantzitsuena bi ardatz nagusien bidegurutzean kokatu da, turismo bulegoa, alegia. Frontoia eta aldagelak hegoalderantz kokatuko dira, eskailereren ardatzari erantzuna emanez, eta taberna iparraldean kokatuko da, berdeguneari begira. 



        Ebaketak

              Luzerako ebaketa

              Zeharkako ebaketa





        Eraikinen barne banaketak

              Aldagelak








             Turismo bulegoa






             Kafetegia





Maketa....................................









3D irudiak................................










No hay comentarios:

Publicar un comentario