lunes, 10 de octubre de 2011

1.entrega - Foronda guneko analisia-

Foronda aldea Gasteizko udalerriaren ipar-mendebaldean dagoen  gunea da. Bertako biztanleek lurra lantzen dute eta euren bizitza landara dedikatutakoa da.
Antzina, herri ezberdinen arteko lotura ona zen eta oinez eta bizikletaz joan zintezkeen bai alboetako herrietara bai Gasteizera. Urteak aurrera joan ahala, ordea, inguruan egindako azpiegiturek lotura hau eten dute eta herriak isolatuta geratu dira. Herri isolatuak, barrura begiratzen dutenak itsasoan galdutako irlak bailitzan. 

                         






Isolamendu honen eta landa bizitzaren gainbeheraren ondorioz, herri hauek husten joan dira eta oso hazkunde txikia izan dute azken urte hauetan (hazkuntza hau aisialdira dedikatutako etxebizitzetan zentratu da batez ere).






Egoera honek, gainera, herrien arteko harremanak asko mugatu ditu. Garai batean garia ehotzeko errotak herrixka ezberdinetako jendea bildu eta komunikatzen zituen. Baina bizimodu modernoaren eraginez errota erabilpenik gabe geratu, herrien arteko harremanak apurtu  eta isolamendu egoera gehiago azpimarratu zen.


Biztanleria oso zaharkituta dago, oso gazte gutxi bizi da eta gehienak lo egitera bakarrik joaten dira herrietara, beraien bizitza guztia Gasteizen garatzen baitute. Bizi garen teknologiaren gizarte honetan landaren inguruko ezjakintasuna erabatekoa da. Gure landak husten doaz urtero, gazteek ez dutelako gure arbasoen bizitza honen parte izan nahi, ez dutelako gure arbasoen bizimodua ulertzen, ez dakitelako nola funtzionatzen duen.


Gauzak horrela, nekazarien baldintzak hobetu eta landa heziketaren inguruko programa garatzea erabaki dugu, landari bere duintasuna eta lehen zeukan erakarpena bueltatzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario