martes, 18 de octubre de 2011

2.entrega - Foronda; Politika eta Programa -

        Forondako biztanleri kopurua izugarri jeitsi da azken urte hauetan; 1850.urtean 118 biztanle izatetik 38 biztanle izatera pasa dira 2006.urtean. Honentzako arrazoiak ugariak dira, baina nagusiena jendea Gasteiz hirira bizitzera eta lana bila joan dela da. 

Gainera, gelditzen diren biztanleak gutxi izateaz aparte, helduak ere badira, hori dela eta, generazio berriak etortzen ez badira, herria “desagertzeko” arriskuan egongo litzateke.
Hala ere, beste motatako biztanleak ere daude, asteburuetarako edo aisialdirako etxea daukatenak, alegia. 

Guzti hau kontuan harturik, ezinbestekoa ikusten dugu biztanleri berria erakartzea, biztanleri gaztea bereziki. Hori HEZKUNTZAren bidez egingo dugu: haurrei txikitatik landa bizimodua irakatsiko zaie (ortua nola lantzen den, animaliekin kontaktuan egongo dira, ogia egiten ikasiko dute..), hau da, gaur egungo teknologiek ezezik, tradizioa ere erakargarria izango daitekeela erakutsiko zaie. Bestalde, gazteentzat “campos de trabajo” deiturikoak sortuko dira, non etxe zaharrak berriztatuko diren estantzia eta janari truke, eta aldi berean, jendea bizitzera joateko etxe berriak sortuko dira. Gaur egun dauden etxe zahar eta handiak, etxe txiki eta erosoagoetara pasatuz. Etxe berriak sortzeaz aparte, landa-etxeak edota aterpetxeak ere sortuko dira TURISMOA bultzatuz, turismoaren bidez herriak dirua lortu ahalko du eta. 

Ondorio gisa, Foronda herrira biztanleria erakartzeko HEZKUNTZAz eta TURISMOAz, ekonomia suspertzeko, baliatuko gara. Horretarako, planoan akzio-guneak markatu ditugu eta erabilerarik gabe dauden guneei erabilera berriak emanen dizkiegu. Garrantzitsuena beheko planoan markatuta dagoen hezkuntza gune eta espazio publiko berria da (1, 3 eta 4 zenbakiekin markatuta).

1. Hezkuntza gunea: Landa gune “hiritartua”, dagoen jauregiaren eremuan eta honen jatorrizko izaera errespetatuz. Bertan, landa ekintzei buruzko tailerrak, Formakuntza Profesionala, udako kanpamenduak (landa eremua ezagutarazteko zein bertako aktibitateak), bertako produktuak sukaldatzen irakasteko hostalaritza eskola eta jatetxea, bertako landaredia suspertzeko parke botanikoa eta ortuak ezarriko dira.
2. Berriztatzeko eraikinak (Bai hezkuntza guneari zerbitzu egingo diotenak zein kanpamenduetarako herri izaera indartuko dutenak.
3. Espazio publiko berria, hezkuntza gunea eta herriaren arteko lotura ezartzeko.
4. Landa eremu didaktikoa, hezkuntza gunearen osagarri, ikaskuntza nekazal jarduerak praktikan azaltzeko. Honen helburua Forondara etorriko den biztanleria berriari landa lurrak nola landu azaltzea izango da, bertako ekonomia suspertzeko.
5. Kirol eraikinak (kanpamenduekin lotuak). Berriztatuko diren eraikinen moduan, hezkuntza gunera herri izaera ezagutzera etorriko direnentzat 
aisialdirako eraikin tradizionalak eskeiniko dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario