domingo, 9 de octubre de 2011

Kurtsorako asmoak

                Laugarren maila iritsi da dagoeneko. Izugarria da zeinen azkar pasatzen den denbora. “Zer gustatuko litzaitzuke izatea heldua zarenean?” Urteak eman ditu galdera horrek nire buruan bueltaka, ez nekiela zer erantzun eta beti erantzun berri bat zetorkidan burura. Duela lau urte, nire bizitza aldatuko zuen erantzunarekin topatu nintzen: “Nik arkitektoa izan nahi dut”.
                Karrera hasi eta proiektatzen hasi nintzen. Dena ezezaguna egiten zitzaidan eta ikaratzen ninduen hanka sartzeak, baina ez gaitu ikaratu behar hanka sartzeak. Unibertsitatean gaude eta irakasleak gure ondoan ditugun bitartean hanka sartzeak hobekuntzak ekarriko dizkigu, akatsetatik ikasten baita. Horrela ibili nahiz hiru urtez, akatsetatik ikasten, jasotako ezagutza berrietatik aparte.
                Orain nire laugarren urtea dator. Ziur naiz hanka sartuko dudala, baina akats horietatik ikasiko dudala ere bai. Hala ere, gutxi geratzen da hanka sartze horiek irakasle batek zuzentzeko. Gutxi barru benetazko mundura irtengo gara arkitekto bezala, eraikinak egiteko asmoz. Momentu horretan guk bakarrik egongo gara, irakaslerik gabe, eta guk izango gara erabaki guztiak hartuko ditugunak eta errespontsabilitate guztiak gureak izango dira. Autokritikoak izan beharko dugu gure burarekin, galdetuko diogu ea hartutako erabakia benetan ona diren, zalantzan jarriko ditugu erabaki egokienaren bila.
                Kurtso honekin, beraz, espero dudana da benetazko mundu horretara hurbiltzea; egoera errealak proposatzea etorkizun batean erabaki zailak hartzen jakiteko. Mota honetako ariketa daukagu Gasteizekoa. Arazo erreal bat proposatu zaigu erantzun baten zain. Zer egingo dugu? Benetan egokiena da? Erantzuna oraindik ezezaguna da, baina kurtso amaieran ahalik eta proiektu egokienarekin erantzungo dugula espero dut. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario