lunes, 23 de enero de 2012

ENTREGA FORONDA

                 Foronda herria Gasteizen kokatzen da. Herri txikia dugu hau, landa eremuz inguratua. Hala ere, azpiegitura handiek mugatzen dute. Aireportua eta autobidea, batik bat. Herri honetan formakuntza eremu bat proiektatu dugu landa eremu eta etekinei buruz erakusteko helburuarekin. Horrela, herriaren mantentzea eta hazkuntza bultzatzen dugu, izan ere, oso hazkunde demografiko txikia izan du azken urteetan.
                Beraz, herriaren ikerketarekin abiatu ginen. Herriaren gabezi eta onurak aztertu genituen eta programa bat aurkeztu genuen: herrian hain ugaria den landa eremuari etekina ateratzeko laguntzen duen formakuntza profesionaleko eskola bat egitea. Horrekin batera, jatetxe bat proposatzen dugu; izan ere, bai herri eta bai eskolarako onuragarria dela deritzogu. Alde batetik, eskolan hazitako barazki eta landareak modu zuzen batean erabiltzen dira; eta, beste aldetik, Foronda herrian taberna eta jatetxe batek bizimodu aldetik dakarren aldaketa eta turismoaren erakargarritasuna.
                Horrela ba, herriak zituen baldintzak aztertu eta proiektuaren ezaugarriak finkatzen hasi ginen: 
               -  Programaren funtzioak erabat bete
-                        -  Herriarekin integratu
-                        -  Herriarekiko lotura landu; baratzak eta parke botanikoa espazio publiko bihurtu.
-                       -  Hezkuntza gunea sortu: espazio publikoa eta baratzak elkartuz landa-hezkuntza trukea sortzen da.


             Ezaugarri hauek eta herriaren baldintzak batu eta ardatza batzuk sortu genituen. Ardatza hauek mugimendua baldintzatzen dute, bai eraikinen kanpokoaldetik eta bai eraikinen barnealdetik. Mugimenduak aldi berean, hezkuntza trukea eta herriarekiko lotura bermatzen du. 


                    Eraikin baten berriztapena eta lau eraikin berri proposatzen ditugu. Jatorrizko eraikinean berriztapen bat egiten dugu, bertan jatetxea kokatzen dugu funtzio horretarako biltzen dituen ezaugarri egokiengatik. Eraikin honek jatorrizko egitura eta teilatua mantenduko du. Horrela ba, gainontzeko eraikinek bai berriztatutako eraikinarekin eta bai Forondako beste eraikinekin integratzen dira. Integrazioa erabilitako eraikuntza sistematik ateratzen dugu. Eraikuntza sistema herrikoia dugu hau, baina gaur egungo material eta metodoz egina. Kutsu herrikoia biltzen dute eraikinek baina modernitate puntu bat ematen dute. Beraz, eraikin berri hauetako egituran erabilitako materialak hauek dira:
-                                                         -  Hormigoi armatua: behe solairuetan
-                                                        -  Altzairua: goiko solairuetako zutabeak egiteko (teilatuko zurarekin lotura bermatu)
-                                                        -  Zura: teilatua egiteko
Gainontzeko bi eraikinak, makinaria-biltegiak dira. Hauek egiteko, hormigoizko egitura erabili dugu; bertan egun dauden biltegien modura proiektatu nahi izan da herriarekiko integrazioa ez galtzeko.


          Eraikinen barnealdetik ere, ardatza oso garrantzizkoa da. Ardatza honek eraikin guztiak lotzen ditu beraien artean; eta beren arteko komunikazioa bermatzen du. Ibilbide jarrai bat proposatzen du ardatzak: landa eremu zabaletik etorri, trantsizio eremura heldu (aldagelak) eta alde “teorikora” joateko prestatu. Eskolan teoria ikasi, eta teoria biltegi-tailerrean aplikatu. Biltegi-tailerrak aldi berean, kanpoko baratzekin lotura zuzena dauka, horrela produktuen bilketa eta tailerra egin daiteke. Behin produktua aztertu dutela, jatetxeko biltegian biltzen da bertan sukaldatu eta jan ahal izateko.
        Jatetxeak bi solairu hartzen ditu. Behe solairua baratzetara irekitzen da, eta goiko solairua parke botanikoaren ikuspegia dauka. Eraikin guztietan baratzera ematen du fatxadarik irekiena. Kasu honetan, jatorrizko leiho txikiak atzeko partean mantendu ditugu eta aurreko aldean, leiho zabalagoak ireki ditugu.
         Biltegi tailerra, eraikin berria da guztiz. Lehen aipatutako eraikuntza sistema dauka. Bi solairu hartzen ditu biltegia eta tailerra bereiziz. Fatxadarik irekiena baratzetik etortzen den ardatzean kokatzen da. Guztiz irekigarria den ataria dago, baratzekiko lotura zuzena izan dadin. Bertan prestatutako produktuak jatetxean erabiliko dira. Atzeko fatxada guztiz itxia da, eta goiko solairuan beirate jarrai bat irekitzen da argitasuna lortzeko asmoz.
        Eskola, eraikinik handiena dugu. Bi solairu + terraza ditu. Herriarekin integrazioa lortzen du, eraikuntza sistemarengatik. Goiko solairuan, terraza bat dauka. Teilatuak terraza estaltzen du baina ez dago itxia. Terraza honek parke botaniko eta baratzen ikuspegi berria ematen digu ikasleen hezkuntza egokia suertatzen den beste ikuspegi bat sortuz.






No hay comentarios:

Publicar un comentario