viernes, 10 de febrero de 2012

2. ARIKETARAKO ERREFLEXIOA

          ARKITEKTURA DINAMIKOA

      Arkitekturak espazioan bertan burutuko den ekintza definituko du, baina, kasu honetan ekintza ez dago definiturik, ez ekintza mota ez noiz burutuko den (gauez, egunez...). 24 ordutan funtzionatuko den espazio bat sortu behar da eta programa mugagabea duena, mota guztietako ekintzak bere baitan biltzeko gai izan behar da.

      Etxebizitza honetan espazio bakoitza mugatua dago, finkoa da, eta erabilera jakin  bakarra biltzen du. 



    Honekin organizismoa eta natura etorri zaizkit burura: eguzkiloreak, adibidez, eguzkiaren mugimenduaren arabera biratzen dira, kamaleoiek beren ingurura moldatzen dira beren azala eraldatuz, etab, hau da, dinamismoa, eraldaketa.

        Ariketa honetan, esan bezala, programa definitua ez dagoenez, espazioa ere definitu gabekoa izango da. Hasiera batean oin libreko espazio zabalak etorri zaizkit burura, non panel mugikorrekin bezeroak nahi duen moduan eta nahi duenean mugatu dezakeen espazioa. 

   Baina, ideia hau mugara eraman daiteke. 


     Gaur egungo teknologiek aurrerakuntza handiak ekarri dituzte arkitekturara: eraikinak dinamikoak, ez daukate forma finkorik ez orientazio finkorik, mugitzen dira eguzkia ateratzen eta ezkutatzen gela beretik ikusi ahal izateko, argitasun naturala eguneko ordu guztietan zehar lortzeko... Eraikinek bezeroaren beharren arabera mugitzen dira.

     Hemengo proposamenean ere bezeroek espazioa haien beharretara moldatzeko aukera izango dute: espazioak estuak eta zabalak, baxuak eta garaiak, argitsuak edo ez hain argitsuak, etab. sortu daitezke beharren arabera. Hau da, hitzaldi bat emateko espazio zabal eta garai bat beharko da, baina bilera bat antolatzeko espazio txiki batekin aski izango litzateke.

       Laburbilduz, definitu gabeko programa honi definitu gabeko espazio zabal bat eskeiniko zaio, zeina beharren arabera moldatuko den. Ezaugarri hau, gainera, eraikina ahalik eta argitasun natural gehien lortzeko eta eraikina aireztatzeko ere erabiliko da, espazio hau alboetan dituen bi eraikinek mugatzen baitute, argiztapen eta aireztapen naturala goitik egitera behartuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario