domingo, 12 de febrero de 2012

2.ariketarako erreflexioa II

             2. ariketa honen funtsa definitu da jada: arkitektura dinamikoa, non bezeroak beharraren arabera espazioak moldatu ahal dituen, eta, dinamismo honek aldi berean, espazio guztian gurutzatuko den aireztapen naturala eta goiko argiztapen naturala posible egingo ditu espazioko gune askotan, emango den erabileraren arabera argi-sarrera kontrolatuz. 
             Orain, instalazio kokapenei eta komunikazio bertikalei buruzko erreflexioak etorri zaizkit burura. Hortan ari nintzela, Norman Fosterren Sainsbury Center for visual Arts (Norwich, England, 1974-78) etorri zait burura. Erakusketa galeria honen egitura nahiko interesgarria iruditu zait, Steel Frame sisteman oinarritua, eraikina altzairuzko zertxa sistema bidez inguratuz. Ondorioz, zutaberik ez ditu erabiltzen barne espazio irekia eta librea lortzen du Fosterrek eta honek aukera asko eskeintzen dizkio barne banaketan erakusketak antolatzeko. Hau oso interesgarria izango zen bigarren ariketa honetan integratzea, espazio libre eta irekiak sortzeko, barne banaketarako mila aukera eskeiniz eta nik proposaturiko arkitektura dinamikoarekin bat eginez. 





              Bestalde, Norman Fosterren aipaturiko eraikin horretako beste ezaugarri deigarria instalazioen kokapena da. Hauek, aipaturiko zertxadun sisteman txertatzen dira, oina garbia eta librea geratuz. Nire kasuan, komunikazio bertikalak eta instalazio guztiak alboetan pilatzea oso egokia da, barne espazioa libre utziz nahi diren aldaketak eman ahal izateko. 






                Laburbilduz, proposaturiko arkitektura dinamikoa aurrera eramateko barne espazio librea sortu behar dut, non erabileraren araberako espazioak sortuko diren altuerak, zabalerak... aldatuz. Hortaz, instalazioak eta komunikazio bertikalak alboetan kokatuko dira, espazioa mugatzen duten bi eraikinen kontra. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario