martes, 28 de febrero de 2012

CUCHILLERIA 28 - HUTSUNEA BIZITUZ...

Arkitekturak espazioan bertan burutuko den ekintza definitzen du, baina, proposatzen zaigtun proiektu honetan, ekintza ez dago definiturik, ez ekintza mota ez noiz burutuko den (gauez, egunez...). 24 ordutan funtzionatzeko gai den espazio bat sortu behar da eta programa mugagabea duena, mota guztietako ekintzak bere baitan biltzeko gai izan behar da.

Beraz, zehaztu gabeko programa honi definitu gabeko espazio bat eskeiniko zaio, bezeroak hautatzen dituen ekintzak burutzeko moldatuko den espazio malgua izanen dena. 


ERREFLEXIOA ... IBILBIDEA ...




PROIEKTUA

Orain arte aipatu dudan bezala, proiektu hau definitu gabeko espazio bat izanen da eta bezeroa izanen da espazio hori mugatuko duena, bere nahien arabera. Ekintzaren araberako espazioak sortuko dira. 
Malgutasun hau lortzeko arkitektura dinamikoaren ideia etorri zait burura eta honekin, david fisher-en etxeorratz mugikorrak. Ariketa honetan mugikorrak diren solairuak proposatuko dira eta hau posible izateko teknologiaren erabilera garrantzitsua izanen da. 
Honekin batera, espazio malgu eta dinamiko bat sortzeko, egitura berezi baten beharra dago, non barne espazioa libre gera dadin. Hau lortzeko, Norman Fosterren Sainsbury Center for visual arts eraikinaren egitura oinarritzat hartu da: zertxadun egitura eraikinaren perimetroan kokatzen da barne espazio jarraia eta malgua sortuz. 
Beraz, behin proiektuaren ideia definituta, errealitatera aplikatuko da. 
Itxitura beiraz eginen da, horrela, egunez kanpoko argiak barne spazioa argituko du eta gauez barneko argiak kanpoko espazioa argituko du, 24h-tan funtzionamendua edukiko baitu.
Egitura zertxaduna izango da, autoportantea. Hauetako hiru elementu kokatuko dira guztira. Egitura honek alboetan bi espazio sortuko ditu, 2m-ko zabalera dutenak: bata komunikazio bertikalak kokatzeko eta bestea espazio malgua sortuko duten moduluak gordetzeko. 


Egitura honek, aldi beran, estalkiari forma emanen dio. Estalkia hegoalderantz inklinatzen da ahalik eta eguzki izpi gehien aprobetxatzeko, izan ere, espazio honek argiztapen naturala lortzeko biderik egokiena sabaiatik da, bi alboetara eraikinek mugatzen baitute espazioa. 
Argiztapen natural hau posible egiteko eta espazioa egituratzeko modulazioa sortu da. Honen bidez, espazio desberdinak sortzeko aukera dago 3x2m-tako moduluekin. Modulu hauek ere iparraldetik hegoaldera kokatuko dira, egituraren norantza berean. Horrela, argi sarrera errazten dute ( geroz eta modulu gutxiago kokatu iparraldean, argi sarrera handiagoa sortzen da eta beheko espazioak argiztatu daitezke. Gainera, iparraldea libre uzteko komunikazio bertikalak hegoaldean kokatuko dira, bertan moduluak kokatuz sorturiko espazioa irisgarria izateko. 



                           Modulazioak gordetzeko espazioa 




Komunikazio bertikalak eta espazio banatzailea



Modulazioak, argiztapen naturala hobetzeaz gain, aireztapen naturala ere bermatu egiten du. Modulazioa desberdina izango denez solairu guztietan, behetik etorritako aire fresko berriak gorantz eginen du estalkitik aire beroa ateraz eta barneko espazioko airea berrituz. 


Modulu hauek, zoruan, 3x2m-koak izango dira eta hormetan 2,75x1m-ko dimentsioa izanen dute. Altuera osoa hartzen dute modulu hauek eta 1m-ko zabalera izanik zoruan konposaturiko edozein modulaziorekin erraz moldatu daitezke. Hortaz, zoruko modulazio bakoitzari hormako hiru modulazio dagozkio norantza batean. beste norantzan, zoruak 2m-ko zabalera hartzen du eta zabalera hori bertikalki estaltzeko 2,75x1m-ko modulazio bertikalak osatuko dira. 


              Solairu bakoitzaren antolamendua. Modulazioa desberdina da solairu bakoitzean, honek espazio desberdinak sortzeko aukera gehio emango dizkigu. 
               Erdiguneko modulua berezia izango da, egitura dagoenez, zorua finko mantentzen da 3 modulutik 2tan, bertan gordetzeko espaziorik ez duelako. 

                 Espazio desberdinak sortzen dira: altuera desberdineko espazioak, zabalera desberdineko espazioak, izaera pribatuko (igogailutik zuzenean sarrera dagoenean) edo publikoko eremuak..
Izaera pribatuko eremuak goiko solairuetan kokatu dira, pribatasuna lortzeko.
                Esan beharra dago, espazio honetan behe solairu bat dagoela, modulaziorik gabekoa, oina guztia libre daukana. Honek ere ekintzak antolatzeko beste aukera mota batzuk eskeintzen diugu. 


MODULAZIO LOTURAK

          Modulazioen loturak egiteko, bai zoruentzat eta baita hormentzat ere gida berdinak erabiliko dira. HEB profilek osatuko dituzte gida hauek, zeinak hormatik hormara joanen diren. 




Moduluak gordetzeko era: 

         Zorua erraz bihurritu daitekeen materialarekin egingo da (pertsianen antzera). 3 moduluak batuta doaz eta nahi izanez gero, askatu egiten dira: 


             Hormak, aldiz, bata bestearen parean bertikalki kokaturik pilatuko dira eta beharraren arabera hormak ateratzen joanen dira.


MAKETAREN ARGAZKIAK













No hay comentarios:

Publicar un comentario