sábado, 24 de marzo de 2012

GUNEARI BURUZKO GOGOETA...

Azken ariketa hau Gaisteizeko alde zaharreko Santa Maria kalea eta Eskola Kaleek hartzen duten espazioan kokatzen da. Kota altuan aurkitzen da gune hau eta bai kotxez eta baita oinez ere irisgarria da, oinezkoentzat, eskailera mekanikoek igoera erraztu egiten dutelarik. 


Espazio nahiko aberatsa da bertan elkartzen diren giro ezberdinengatik:
Ekialdean etxebizitzak, arte eta ofizioetako eskola eta Ramon Bajo eskola kokatzen dira; 


Mendebalderantz  harresia, gaztetxea eta Montehermoso kulturunea; 






Iparralderantz lorategi publiko bat, kirol gune bat, Santa Maria katedrala eta udaletxea; 



Eta hegoalderantz Villa Suso jauregia eta San Vicente Parrokia kokatzen dira. 


Nahasketa hau gutxi balitz, oraingo ariketa honetan beste hainbat ekintza integratu behar ditugu lehen aipaturiko gunean (aktibitate anitzetarako espazioa, liburutegia eta mediateka, zinema gelak, auditorium, ikastaroak emateko lokalak, igerilekua, gim eta spa, gune komertzialak…). 

Programa hau gunearekin integratzeko orain Gasteizeko alde zaharrean ematen diren ekintzen kokapena kontuan hartuko da, ekintza berriak bai haien artean eta baita dauden ekintzekin ahalik eta modurik egokienean harremanetan ipintzeko. Ekintza bakoitzak orubean kokapen logikoa izanen du, bai ekintza bere baitan zentzua izateko eta baita beste ekintzekin harremanak suspertzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario